Pintoreak

Aranzabal, Ramón

1950eko martxoaren 9an Arrasaten jaiotako pintore gipuzkoarra.

Autodidakta izan zen eta pastela landu zuen, figuratiboa nahiz abstraktua.

1999. urtetik Bergara, Arrasate eta Donostian egin ditu erakusketak. 2004ko maiatzean Espacios para el ensueño izeneko bilduma bat ipini zuen ikusgai Oñatiko Kultur Aretoan eta abstrakzioa zen ezaugarri nagusia. 2010ean Noches mágicas en la plaza Munibe perfomancea egin zuen Bergaran. Bertan bere margolanak Jean Sibeliusen musikarekin, argiztapen artifizialarekin eta Musiraka dantza-taldearen ekitaldiarekin uztartu ziren.


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 149 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.