Abeslariak

Aranzabal Arnal, Pedro

Tolosan 1936ko irailaren 17an jaiotako abeslari gipuzkoarra. Santa Maria parrokiako musika-kaperako tiplea. Mocoratarren ikaslea izan zen Tolosan, eta, ondoren, Madrilgo Errege Kontserbatorioan ikasi zuen. 1970-1980ko hamarkadaren hasieratik kantautore lanetan aritzen da, pianoarekin edo akordeoiarekin batera.