Zarautzen 1930ean jaiotako enpresari gipuzkoarra. Mekanika delineatzaile ikasketak egin zituen eta 1944an Manufacturas Aranzabal, bere aitak 1920an sortutakoa zen etxe-enpresan sartu zen, bere lan bizitza bertan garatu eta nazioarteko proiekzio garrantzitsu bat emanez. Bere lana enpresen goi zuzendaritzarekin (ESTE), INSEADen ikastaroekin, Fontaineblauko herri frantziarreko negozio-eskolarekin eta Adegiko erretore kontseiluko kide izatearekin bateragarri egin zuen. Enpresa 1999an saldu eta 1999an Gipuzkoan Urteko Enpresari bezala hautatua izan zen. Enpresa mundutik at zela, bere lan jarduerarekin, katedren eta bere izena daraman Fundazioaren bitartez, bere lotura mantentzen du.
Familia-enpresei laguntzea ematea helburu duen Donostia-San Sebastianeko Deustuko Unibertsitateko, ESTE, Ekonomia Zientzien Fakultatean bultzatutako Fundazioaren Katedrak bere izena darama. Sendi-enpresen esparruan garrantzi handiko hizlariz mintzaldiak antolatzen ditu, 2003an Angel Iglesias, "Ikusi"ko Lehendakariari eta Ignacio Garmendia "Letal" enpresako lehendakariari sendi-enpresariari saria emanez. 2004an saria Juan Celayarentzako izan zen, "Cegasa", "Tuboplast" eta "Hidronor" enpresen arduradun bezala egindako lanagatik. Antonio Aranzabal Fundazioa-Nafarroako Unibertsitatea (CAA) Ingeniaritza Termikoa eta Fluidoen Katedra Donostiako Goi Mailako Ingeniari Eskolako Mekanika Ingeniaritza Sailari dagokio (Nafarroako Unibertsitatea).
