Txirrindularia

ARANZABAL ANDUAGA, Unai

1986an Bergaratik jaiotako txirrindulari gipuzkoarra. Sumofic-Dorletako Ama taldeko txirrindularia. 2004ko ekainean Gipuzkoako jubenil mailako txapeldun izendatu zen Itsasondon jokatutako banakako erlojupekoan. 28 minutu eta 31 segundoko denbora egin zuen, Ordizia eta Itsasondo arteko 21 kilometroko ibilbidean. Kronometroaren aurkako borrokan aditua da, eta banakako eta binakako probetan parte hartu du. 2005ean Oñatiko AUÑAMENDI klubeko kidea zen TKV-Aldekoa-Lizarralde.Archivo