Futbola

ARANZABAL ALKORTA, Agustin

Aranzabal. 1973ko martxoaren 15ean Bergaran jaiotako futbolari gipuzkoarra. Ezker defentsa postuan jokatu zuen. Gaztetan iritsi zen Realera, Bergaratik. 88 / 89 denboraldian Easo taldean jokatu zuen eta 1989 / 90 eta 1990 / 91 denboraldietan Real Juvenil taldean. 1991/92, 1992/93 eta 1993/94 denboraldiak Real B taldean eman zituen, nahiz eta 1992/93 denboraldian 1993ko otsailaren 21ean egin zuen debuta lehen taldearekin, Deportivoren aurka. 1994 / 95 denboraldian Realera pasa zen, eta 320 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen. 27 aldiz izan da internazionala. 2004ko ekainean Realetik alde egingo zuela iragarri zuen; hilabete berean Zaragozako jokalari berri gisa aurkeztu zen hurrengo bi partidetarako temporadas.Archivo

AUÑAMENDI