Baltasar Elgoibarko pilotaria. Eskujokoko figura garrantzitsua izan zen, bere segurtasun bikainagatik, eta ia garaiezina. 1887an hasi zen, baina bere garairik onena 1892tik 1908ra izan zen. Bere erregulartasuna eta segurtasuna dela eta, ezin konta ahala partidatan parte hartu zuen eta bi ordu baino gehiagoko iraupena izan zuen. Horregatik deitzen zioten «Erresistentziako txapeldun». Bere pegada indartsua eta segurtasuna nabarmentzen ziren eta ordu erdirainoko iraupena zuten tantoak asko izan ziren, horregatik ikusleak partiduetara erlojua eskuan zutela joaten ziren. Elgoibarren, 1905ean, Sustarra lagun zuela, “Chiquito” eta “Urcelay”-ren aurka, markagailuak 12ko berdinketa adierazten zuenean, partida bertan behera utzi behar izan zen eguna ilundu zelako. Parte hartu zuen azken partida Logroñon izan zen, 1928an, «Chortena»-rekin «Chiquito y Urcelay»-ren aurka jokatuz. Erref. Luis Bombín, 1946.
