XVII. mendean Areatzan (Bizkaia) jaiotako medikua. Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko bazkide eta irakasle izan zen. Elkarte hartan instrukzioa eskatu zuen Montpelierren medikuntza, botanika eta kimika ikasteko (1777). Mediku izan zen han-hemen (Eibar 1779, Mungia 1789 eta Bilbo 1792). Bilbon, gainera, ospitaleko anatomia-katedradun izan zen.