Antzerkigintza eta dantza

Aranburu Tainta, Iurre

1978an Pasai Antxon jaiotako dantzari gipuzkoarra.

Gipuzkoako hiriburuko Eskola euskal dantza taldean 5 urtez aritu zen dantzan. Aukeran dantza taldeko kide eta sortzaileetako bat. 1995ean hasi zen dantzaren munduan, eta, ordutik, Alemanian, Italian, Polonian, Frantzian, Hong Kongen, Argentinan eta Espainiako hainbat eremutan dantzatzeko aukera eman diote. Kepa Junkeraren hainbat kontzertutan dantzari gisa ere aritu da.