Ekonomilariak

Aranburu Olaetxea, Manuel

1954an jaiotako ekonomialaria, Errenterian (Gipuzkoa) bizilekuduna. Lovainako Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan Lizentziatua. LAB sindikatu-egitasmoan parte hartu zuen ia bere hastapen unetik bertatik. Lehendabizi, aholkularitza ekonomiko eta sindikalean lan egin zuen eta geroago, idazkaritza tekniko-ekonomikoaren arduradun bezala. Lanpostu horretatik exekutibako kide izatera iritsi zen eta postu horretan 1996ra arte izan zen. Orain S.A., Egin egunkariaren argitaratzailea zenaren aholkulari-ordezkaria izan zen, eta Egin Irratiarena ere. Horietan parte izanak Baltasar Garzon epaileak medio bi horien aurkako sumarioan inputatua eta espetxeratua izana ekarri zion. Euskal Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko Idazkari Nagusia izan zen.

2004ko urriaren 26an hil zen.