Tiroa

ARANBURU, Juan Jose

Irunen jaiotako plater tiratzailea. San Martzial tiro klubean jokatutako 2004ko Euskadiko txapelketa irabazi zuen, titulu autonomikoa lortuz 125 plateretik 120 botata. Txipren 2004an jokatutako Europako txapelketan brontze historikoa lortu zuen, bere posturik onena nabarmen hobetuz, zazpigarren bat Italian 2002an; urte berean Palman jokatutako Espainiako txapelketa irabazi zuen. 2005eko apirilean, bere jaioterriko San Martzial tiro zelaian jokatutako Espainiako Txapelketan nagusitu zen, 150 plateretik 146 hautsiz; hilabete berean, Espainiako Nazioarteko Sari Nagusia irabazi zuen, Valladolid.Archivo AUÑAMENDIn

jokatutakoa.