Ordizian jaiotako triatleta gipuzkoarra. Nerabezaroan hasi zen Ordiziako atletismo klubarekin xabalina jaurtitzen, Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izatera helduz jubenil mailan, baina ukondoko lesio larri batek, Berazubin, amaitu zuen bere ibilbidea. HAEE ikasten ari zen bitartean. Gasteizen, triatloi zalea izan zen. Goierriko Lanbide Eskolan heziketa fisikoko irakasle gisa egiten du lan, eta atletismoko entrenatzailea da. Donostiako maratoia sei aldiz jarraian egin du -bere denborarik onena 2 ordu eta 31koa da-, eta Bostongoan -2 ordu eta 40- eta Chicagokoan -2 ordu eta 29- ere izan da. 2004ko urrian, Hawaiin jokatutako Ironmaneko munduko txapelketan hartu zuen parte, eta 108. postuan amaitu zuen. Aranburuk 10h02:44 behar izan zituen Ironmana osatzen duten hiru probak osatzeko: 3,8 km igeri, 180 Km. bizikleta eta 42 km-ko maratoia. Hawaiikoa bere seigarren Ironmana izan zen, Lanzarotekoen atzetik, bi aldiz, Austria, Alemania eta Francia.Archivo AUÑAMENDI
