Eibarren 1944an jaiotako grabatzaile gipuzkoarra.
Udal Marrazketa Eskolan ikasi zuen eta bertan Lucas Alberdiren ikaslea izan zen. 1981ean Elgoibarko Arte Eskolan pirograbatua ikasi zuen eta bi urte geroago Italiako Brescia herrira joan zen. Bertako grabatu eskolan Cesareo Giovanelli izan zuen irakasle. Armas Marixa, Laurona eta Manufacturas Arrieta enpresetan egin du lan. Batez ere eskopetak grabatzen ditu.
