Kazetariak

Aranberri Mendizabal, Luis Alberto (2002ko bertsioa)

Amatiño. Kazetari gipuzkoarra, Eibarren 1945ean jaioa. "Zeruko Argia" n hasi zuen bere ibilbide profesionala, 1977tik 1979ra "Deia" ko erredaktore lanetan arituz.

Ondoren (1980-1982) Eusko Jaurlaritzako Euskara Zuzendaria izan zen. 1983an E.T.B.-ko informazio zerbitzuen zuzendari izendatu zuten. eta 1985ean euskal telebistako zuzendaria. Ondoren, "Deia" ko ordezkaria izan zen Donostian eta "Eguna" astekariaren zuzendaria. 1888ko abenduan "Deia"-ko zuzendari laguntzaile izendatu zuten. EAJren hautagaia Kongresura Gipuzkoan, 2000ko martxoaren 12ko hauteskundeetan. Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Sailburuaren Kabineteko zuzendaria (2001). Intelektualak, telebista eta multimediaren egilea (1997).

Artxiboa AUÑAMENDI