Dekoratzailea. Donostian jaio zen, 1917ko maiatzaren 1ean. 1947an sortutako «Aranaz Darrás» Erakusketa Aretoaren zuzendaria. 1952an Euskal Artisten I. Erakusketa antolatu zuen, Udal Arte Aretoan. 1953an eta 1954an Nazioarteko I. eta II. Zinema Asteen dekorazioaz arduratu zen. Bere izena eraman zuen Erakusketa Aretoa Gabonetako Lehiaketen egoitza izan da, eta herrialdeko artista nabarmenenek parte hartu zuten. Haren zuzendaritzapean egin ziren, halaber, koloretako zinema-dokumental bat eta Gipuzkoako turismoa sustatzeko gidoi bat. Erref. «Enciclopedia Biográfica Española».