Soraluzen 1909ko urriaren 15ean jaiotako pedagogo gipuzkoarra, 1976ko irailaren 9an Irunen hil zena.
La Salleko Anaien Kongregazioan sartu zen, Aita Basilio izena hartuz, eta Beasaingo ikastetxeko irakaskuntzan aritu zen, bertako zuzendaria izan zelarik eta 1954an ikasketa industrialeko lehen klaseak ezarri zituelarik. Ondoren, Bizkaiko Labe Garaietako ikastunen eskola zuzendu zuen. 1969tik 1970era kongregazioaren Iruñeko ikastetxeko zuzendaria izan zen.
Beasain eta Irun artean eman zituen azken urteak.