Pilota

ARANA ITUARTE, Julian

Zesta puntako pilotaria. Soraluzen jaio zen, eta handik atera zen hamalau urte zituela, Madrilen lehen aldiz aritzeko. Kontrata denboraldia amaitu ondoren, Cienfuegosera (Kuba) joan zen; handik Estatu Batuetara joan zen, New Orleans izan zelarik jardun zuen herrietako lehena; geroago Miami eta Chicago izan ziren, non urte batzuk eman zituen. Urtebete eman zuen Urumea eta Euskaldunako kantxetan jokatzen, Donostiakoan eta Bilbokoan, hurrenez hurren, eta Kubara joan zen berriro, Jai Alaiko kantxa handira. Handik Mexikora joan zen, Piston, Segundo eta Lorenzorekin. Urte batzuk eman zituen Shanghaiko Auditoriumean jokatzen, Frantzia aldean, eta, bueltan, Madril, Zaragoza, Bartzelona, Bilbo eta Donostiako frontoietan aritu zen txandaka. Hainbat kopa eta domina irabazi ditu pilotaleku horietan, hainbat txapelketatan.Erref. Luis Bombín, 1946.