1973an Orion jaiotako piano-jotzaile gipuzkoarra.
Donostian egin zituen piano eta klabezin ikasketak, azken instrumentu horretakoak Loreto Fernandez Imazekin, eta 1991tik aurrera Parisen jarraitu zituen J. Rouvier P. Benolt eta J.M. Cottet 1995ean Baionako (Lapurdi) Kontserbatorioan hasi zen organo formakuntzan. Organoko goi mailako titulua ere lortu zuen Donostiako kontserbatorioan, eta gero bere teknika hobetu zuen Frantziako Lyon hirian.
2004ko otsailean Oscar Candendo Zabalarekin batera aritu zen, Bergarako San Pedroko organo erromantikoan, eta, hala, agur esan zion Bergarak, Azkoitiak eta Azpeitiak partekatzen duten V. Nazioarteko Zikloari.
