Konposatzaileak

Aramburu Martínez San Vicente, Enrique

Organista eta konpositorea. Gasteizen jaioa, 1896ko otsailaren 13an. Hiri berean hil zen 1967ko azaroaren 16an.

Juan Santiago Aranbururen semea eta Luis Aranbururen anaia. Pianoa ikasi zuen aitarekin, harmonia Pedro Fernandez de Retanarekin eta organoa Bernardo Gabiolarekin. 1937an bere aita ordezkatu zuen bere jaioterriko San Migeleko organoan. Lazkaoko (Gipuzkoa), Donostiako San Ignazioko eta Gasteizko elizbarrutiko Seminarioko organoak inauguratzera gonbidatu zuten. Besteak beste, Bernardo Gabiola eta Jesus Guridi organistekin aritu zen kontzertuetan. Espainiako gerra zibilean, zarzuelen partitura ugari orkestratu zituen Gasteizen jotzen zuten eta Madrildik beharrezko materialak lortu ezin zituzten konpainientzat.

  • SALABERRI; Sabin et al. : Musika Araban. Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz. ): Espainiako eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia. Egile eta Editoreen Elkarte Nagusia, Madril, 2000.