Albaitariak

Aramburu Iriarte, Francisco Javier

Albaitari. Andoainen jaioa (1800), titulua 1831ko otsailaren 24an lortu zuen. Bere lanbide jarduna Aretxabaletan (Gipuzkoa), izan zuen eta bertako Udaletxeko idazkaria izan zen; Gipuzkoako Aldundiko lehen albaitaria izan zen.

Erreferentzia.. Matrikulen 2. Liburua. 1816tik 1833ra bitarteko ikasturteak; 379 orr.; Madrilgo Albaitaritza Fakultateko Idazkaritzako Artxibategia. ETXANIZ MAKAZAGA, J.M. (2008) "Francisco Javier Arámburu Iriarte. Primer veterinario guipuzcoano". RSBAPeko Aldizkaria LXIV-1-2008 Liburukia, 255-286 orr.