Aranburu. Pilotaria eskuz. Getarian jaio zen 1908ko urriaren 21ean, eta 1928an hasi zen lanean. Aparteko gaitasunak zituen, eta 1931tik 1933ra nortasun handia lortu zuen; baina, agian bakarkako partidetan bikoteen aurka aritzeagatik, ez du aurrera egin bere ibilbidean. 1942ko buruz buruko txapelketa nazionalean parte hartu zuen, Cortabitartek kanporatu zuelarik; 1944koan, «Chara»-k kanporatu zuen. Erref. Luis Bombín, 1946.
