1921eko urriaren 24an Deban jaiotako futbolaria. Bigarren Mailan Santanderreko Racingen denboraldi bat egin ondoren (21 partida jokatu zituen), Bilboko Athleticekin sinatu zuen 1947an. Hiru denboraldi eman zituen Bilbon, eta guztira 53 partida jokatu zituen: 48 ligan (bi gol sartu zituen) eta 5 Errege Kopan. 1947ko irailaren 21ean egin zuen debuta maila gorenean, Celta-Athletic partidan (5-1). 49 / 50 denboraldian Kopako txapelduna izan zen. 50/51 denboraldian amaitu zuen bere ibilbidea, Murtziaren elastikoa defendatuz, Lehen Mailan ere, 21 norgehiagoka jokatuz. 2000ko urriaren 8an hil zen Getxon (Bizkaia).
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
