1973ko otsailaren 11n Irunen jaiotako piraguista olinpiko gipuzkoarra. Santiagotarrak Kirol Elkarteko kidea da. Bere palmaresean K-1 espezialitateko emaitzak nabarmentzen dira: zilarra 1997ko eta 1999ko Espainiako slalom Txapelketan, zilarra 1997ko Brasilgo nazioarteko slalomean eta zilarra 1999ko Espainiako Slalom Txapelketan.
2003an, Seu d´Urgellen, piraguismoko Espainiako laugarren txapeldun-titulua lortu zuen, 1995, 2000 eta 2002an lortu zuen saria. Santiagotarrak-ZAISA taldearekin, seigarren postu historikoa lortu zuen 2003ko uztailean Alemanian ospatutako piraguismoko munduko txapelketan. Atenasko Olinpiar Jokoetan, 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan eta 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, K-1 modalitatean. Ondoren, bere klubeko entrenatzaile izango da.
2004ko azaroan, Santiagotarrak elkarteak omenaldia egin zion, goi mailako lehiaketa uztea erabaki ostean.
Artxiboa AUÑAMENDI