1896an Arrigorriagan (Bizkaia) jaiotako medikua eta Gurutze Gorriko mediku-ikuskari nagusia. 1969ko amaiera aldera hil zen.
Madrileko San Carlos Fakultatean egin zituen medikuntzako ikasketak eta 1920an lortu zuen doktoregoa.
Urte hartako otsailean Osasun Akademia Militarrean sartu zen. 1924an Goi-komisariako mediku izendatu zuten Marokon eta, aldi berean, S.A.R. el Jalifaren mediku. 1936an Tetuango Gurutze Gorriko asanbladako presidente izateko hautatu zuten. Gerra zibilean Madrileko Kuartel indartura bidali zuten eta, beranduago, Galiziako ejertzitoaren aire zabaleko ospitalera. Gerra amaitu zenean hainbat kargutan ibili zen, 1952an Espainia eta Marokoko Gurutze Gorriko mediku-ikuskari nagusi izendatu zuten arte. Marokok independentzia lortu zuenean Espainiara jo zuen Osasun Akademia Militarreko zuzendari gisa. 1960ra arte kargu horretan aritu zen. Tarteko denbora horretan, hain justu 1958ko maiatzean, Espainiako Gurutze Gorriko mediku-ikuskari nagusi izateko hautatu zuten. Hil artean lan horretan aritu zen. 1960an lehen erregioko Osasun Militarreko zerbitzuen buruzagitza eskuratu zuen, 1963ko azaroan kargugabetu zuten arte.
