Instrumentugilea

Apezetxea Agirre, Patxi

1945eko urtarrilaren 30ean Hernanin jaiotako txistulari gipuzkoarra. "Adarra" taldeko dantzaria izanik, taldeko txistulari plaza bat hutsik zegoenez, instrumentu horretan aritu zen. Solfeoari buruzko bere lehen nozioak Jesus Zubimendik eta Jose Ansorena txistu maisuak eman zizkioten. Donostiako Kontserbatorioan Jose Ignacio Ansorenaren eskutik bere musika-prestakuntza zabaldu zuen.

Industri Ingeniari Teknikoa, Hernaniko Karmelo Labaka Lanbide Eskolako irakasle eta zuzendari izan zen 12 urtez. Bere jaioterriko Udal Txistulari Bandako zuzendaria. Euskal Herriko Txistularien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko Gipuzkoako batzordekidea da eta "Txistulari" aldizkariaren organo kolaboratzailea da. "Hernani" aldizkariko koordinazio taldeko kidea ere bada.

Egilea: Hernani eta Txistua, Donostia, 1992.