Pianista gipuzkoar bat da, sortzez irundarra. Ikasketak "École Nationale de Musique Bayonne-Côte-Basque" eskolan hasi zituen, non Françoise Doué-ren ikasle izan zen eta urrezko domina bat jaso zuen. Ondoren, Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean eta Sofia Erregina Goi Mailako Musika Eskolan ikasi zuen Jacques Rouvier eta Dimitri Bashkirov maisuekin, eta lehen sariak lortu zituen pianoan eta ganbera musikan.
Besteak beste, Santanderreko Nazioarteko Piano Lehiaketako Talentu Gaztearen Sari Berezia jaso zuen 1992an; Infanta Cristina Saria (Madril, 1992); 1994ko Melillako Hiria; edizio bereko Albacete Hiria, eta, 1994an ere, Parisko Flame Saria. Valentziako Musika Kontserbatorio Profesionaleko irakaslea eta "Grup Instrumental de Valencia" taldeko piano-jotzaile bakarlaria da.
