Legazpiko antzezle gipuzkoarra. Euskal Herriko Antzerki Tailerrean lan egin zuen, eta Madrilgo William Laytonen Antzerki Laborategian jarraitu zituen ikasketak. 2003an New Yorkera joan zen, ID Studion sartuz. Bi lan egin ditu New Yorkeko konpainiekin, Guadalupe, Años Sin Cuenta eta La Agonía del Difuntorekin. Lehenengoz, 2005eko urtarrilean New Yorkeko Ikuskizunen Kronisten Elkarteko Urteko Emakumezko Aktore Errebelazio izendatu zuten.
