Sendagileak

Aparicio Arjona, Teodoro

1861ean Jaraiz de la Veran (Caceres) jaiotako zirujaua. 1916an zendu zen.

Madrilen burutu zituen ikasketak eta 1891ean doktoregoa eskuratu zuen.

1893an Atxuriko ospitaleko zaintzako mediku izendatu zuten; haurrentzako kirurgian espezializatu zen eta zerbitzuetako buru ere izan zen. Ospitaleko bere lankide batzuekin (Valdes eta Fedriani) medikuntzari buruzko egunkari bat sortu zuen, Gaceta Médica del Norte ezagunaren aitzindaritzat har daitekeena. Azken horretan ere kolaboratu zuen. Medikuntza-zientzien Akademiaren sortzaileetako bat izan zen eta bertako zuzendari ere izan zen.

  • "Necrológica"; G.M.N., XXII, 260: 225-2 (1916).
  • SARRIONANDIA GURTUBAY, Magdalena en SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (coordinador). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.