Chapu.
1977ko uztailaren 6an Donostian jaiotako kazetari gipuzkoarra.
Farmazia ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean, eta Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen.
Tauromakian espezialista. 1999 eta 2003 artean Radio Vitoriako El Burladero saioko korrespontsala izan zen Gipuzkoan, eta 2000 eta 2003 artean, Canal Sur Radioko zezenketa atalekoa Euskal Herrian. 2001ean El Periodico de Alavako zezenketa-informazioaren arduraduna izan zen. Radio Euskadiko albistegietako kolaboratzailea (1999-2002); zezenketen atariko korrespontsal euskal-nafarra www.burladero.com. Iruñeko Club Taurino, La Crinolina de Vitoria eta El Diario Vasco egunkarietan kolaboratu du, baita COPE kateko El Albero eta SER kateko Hoy por Hoy irratsaioetan ere.