Gipuzkoar arkitekto maisua, Azpeitiko bizilaguna. 1673an Bergarako San Pedro elizarako lau aldare eta erretaulak egiteko konpromisoa hartu zuen. Hauek dira: San Roke, San Joan Bataiatzailea eta San Joan Ebanjelaria, Jaiotza eta San Antonio Abadea eta, azkenik, Santa Ageda eta Purgatorioko Arimak.