Merkatariak

ANZA SASOETA, Juan Bautista

1690ean Hernanin (Gipuzkoa) jaiotako merkatari eta meatzaria, hogeita bi urte geroago Guadalupe del Aguajera (Espainia Berria (Mexiko) joan zen. Gaztelako botere taldearen aurkari taldeko kidea. Mugetako Presondegiko kapitain, teniente gobernadore, Sonora probintziako kapitain jeneral eta probintzia horretako alkate nagusi izatera iritsi zen. Aguascalienteseko (Mexiko) minerala ustiatzeko eskatu zion erregeari. 1740an hil zen.

Ikertzailea, Euskal
Herriko Unibertsitatea (EHU).