Hala deitzen zen mendietan bizi diren Basajaun edo jeinuetako. Ezterenzubiko unaiek ogi zati bat uzten zioten Antxori afalostean, gauero haien etxolara hurbiltzen baitzen, lo hartzen zutenean. Behin, unai gazteenak bakarrik utzi zion ogi zati bat Antxori, gainontzekoek ez ordea. Antxok ofrendarik utzi ez ziotenen arropak eraman zituen. Orduan, artzainek gazteena Antxoren leizera bidali zuten, arropa bila, eta ordainetan, txekor bat emango ziotela agindu zioten. Antxok arropak itzuli zizkion, eta txekorrari 101 makilakada emateko agindu zion. Esan eta egin. Unai gazteak Antxok esan beste makilada eman zizkion animaliari, eta txekorrak 101 txahal izan zituen.
