Lexikoa

Antxika

Bereziki mutiko-jolasa. Bik hartzen zuten parte marra baten atzean bata besteagandik bost bat metrora jarrita. Antxikako makilarekin, hau da, makila kakodunarekin pilota jo eta bestearen lekura pasatzen saiatzen zen; honek, aldiz, ahaleginak egiten zituen makilaz pilotari pasatzen ez uzteko.