Arkitektura

Antojenea baserria

Lesakako baserria, Nafarroan. Etxaurre nagusian bi solairu nagusiak eta egurrezko teilatupea ikus ditzakegu berau egituratzen, goikoa guztiz itxuraldatuta badago ere. Beheko aldean, tamaina ezberdineko bi ateburu arkudunak dauzkagu, eta bigarren solairuan aldiz hiru leiho guztiz zuzenak. Bao guztiak harlanduzko kate indartsuez osatuta ageri dira, izkinetan ere halako osagaiak daudelarik.