Militarrak

Antia, Santos

(1755?-1794). [Oñati - Sargadelos]. Hainbat ekintzatan parte hartu zuen militar artilleroa, besteak beste, Gibraltarko blokeoan. Donostiako Orbaiceta, Eugui eta Muga arma fabriketako zuzendaria. Arma ekintza nabarmenak egin zituen Katalunian, eta zauritu egin zuten. Asturiasko Sargadelos arma fabrikako zuzendari izendatu eta gutxira hil zen.