Militarrak

Ansotegi, Toribio

1802an Markinan jaiotako militar bizkaitarra. Zestoan hil zen, 1886an.

1833an, erreginaren ehiztarien batailoian zerbitzatu zuen eta liberalen eta karlisten arteko gerran parte hartu zuen; 18 gizonekin bakarrik, karlistei aurre egin zien Gernikan eta, geroago, Espartero gidatu zuen Bilbo gaineko martxan, Barrutia buruzagi etsaia preso hartuz. 36 urterekin teniente koronel izendatu zuten hainbat arma-egitateren ondorioz, eta Bizkaiko Mikeleteen agintea eman zioten, behin gerra amaituta. 1841ean Frantziara emigratu zuen, bi urte beranduago itzuli zen eta guardia zibilean sartu zen. 1872an berriz ere gerra zibilean parte hartu zuen Arechabalagana eta Melinan garaipenak lortuz.