Antzerkigintza eta dantza

Ansa Santesteban, Iratxe (2003ko bertsioa)

1976an Donostian jaiotako dantzari gipuzkoarra. Alemanian ikasi zuen; handik Suitzara eta Portugalera joan zen, eta han Nacho Duato Dantza Konpainia Nazionaleko zuzendariarekin lan egin zuen, non lau urte baino gehiago eman zituen. 2001etik Lyongo Operako Balleteko lehen dantzaria da (2003).Dantza Konpainia Nazionalaren Tailer Koreografikoan



hasi zen bere lehen koreografiak sortzen, eta horietako batek saria jaso zuen Stuttgarteko Lehiaketa Koreografikoan. Orduz geroztik, sorkuntza koreografikoa lantzen du, dantza utzi gabe.