Enpresariak

Ansa, Pio

Euskal emigrazioaren prosopografia.

Argentinara joandako nekazaritza eta abeltzaintzako enpresaria Berastegiko gipuzkoar herrian jaio zen.

Argentinara 13 urte besterik ez zituela iritsi zen, bere ikastaldia Buenos Aireseko lurraldeko Balcarceko barrutian egotaldia eginez.

Handik epe batera, Bunge eta Born etxeen zerealen erosle bilakatu zen lau urtetan zehar arituz, eta amaitzerakoan, 1905ean, aipatutako barrutian, non eskala handian jardun zuen, herriko fruitu eta zerealak bere kabuz erosten hasi zen. Bere eragiketen tamaina ikaragarriaren ideia izan dezagun, aipatu beharrekoa da urte batzuetan 900.000 zereal poltsa erosi izana.

Negozio horietatik kanpo, Ansak akuran zelairik ere izan zuen Cascallaresen, eta aipatutako zelai horren zati bat abeltzaintzara bideratu zuen eta bestea nekazaritzara. Larre horrek 920 hektareako azalera izan zituen.

1906an Maria Garósekin ezkondu ondoren, hiru ume izan zituen, eta euren heziketa Euskal Etxea Institutuan jaso zuten.

  • Uriarte, Jose R: Los baskos en la Nación Argentina, Bs. As. La Baskonia Argitaletxea, 1917, 614.orr.