Pilota

ANDUEZA MENDIZABAL, Pedro Maria

Andueza IV. 1943ko apirilaren 4an Azkoitian jaiotako pilotari gipuzkoarra. Jokalari afizionatu bezala, 1963-1965 urteetan, hainbat garaipen lortu zituen Azkoitiko barrutiko txapelketetan. Modesto anaiarekin batera, Gipuzkoako binakako azpitxapelduna izatea lortu zuen 1964-1965 denboraldian. Hurrengo denboraldian bikain aritu zen: Eulaten irabazita, Altsasuko torneoa bereganatu zuen, Tolosako V. Neguko Torneoa irabazita, Hernaniko Luistarrenarekin, eta Azkoitiko barrutian binakako txapeldun izan zen.

1966an, Enpresa Batuetan sartu zen, eta bigarren mailako konbinazioak jokatu zituen. 1979an utzi zuen kirol lehiakorra.

Artxiboa AUÑAMENDI