1919an Donostian jaiotako idazlea. Iberoamerikako hainbat argitalpenetan nabarmendu da narratzaile, saiogile eta biografo gisa, baita errusieraren eta frantsesaren itzulpenetan ere. Argentinako Batzorde Kulturaleko ohorezko kidea da, eta Zinema Idazleen Zirkuluko domina bat eta Animalien eta Landareen Elkarte Babeslearen sari bat ditu. Egilea: Haurrentzako bost ipuin; Juan de la Cosa; Gandhi; El cartero rural; Historia del ballet ruso; El ruso fundamental; Antología de cuentos populares rusos y Diccionario ruso-español. Labor Hiztegi Entziklopedikoaren kolaboratzailea izan da. Erref. Instituto Nacional del Libro Español Nor da nor espainiar letretan.
