Politikariak eta Kargu publikoak

Andonaegui, Juan

(XVI. mendea). [Deba]. Felipe II.aren idazkaria izan zen Erromako enbaxadan eta Juan de Zuñiga enbaxadorearen aginduetara erregearen eta Aita Santuen arteko korrespondentzia zifratuaz arduratu zen. Aita Santuengandik pribilegioak jaso zituen komentu gisa erabiltzen zuen etxerako eta Debako parrokiarako, Santo Domingoko kaperan bertan lurperatu baitzuten.