Pilota

ANDONAEGUI, Javier

Pala modalitateko pilotari gipuzkoarra, jokalari bikaintzat hartua. Afizionatuen Txapelketa Nazionaletan garaile geratu zen sei urtez: 1935ean, 1940an, 1941ean, eta 1942an Baleztenarekin jokatuta; 1943an eta 1944an Abrilekin jokatuta. Haren ondoan, txapeldunorde geratu zen 1945ean, pala luzean. 1943ko urriaren 3an Donibane Lohizunen jokatu zuen Abrilekin, Alzate eta Cuartouren aurka, eta 38-50 irabazi zien. 1947an, Bartzelonan jokatutako lehen mailako txapelketa irabazi zuen, Artolarekin jokatuta.

Carmen CASTELLS.