Abeslariak

Andion Gonzalez, Patxi

Azpeitian (Gipuzkoa), 1947ko urriak 6an jaiotako aktore, abeslari, konpositore, idazle, zuzendari, ekoizle eta banatzaile euskalduna.

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Informazio Zientzietan eta Soziologian doktorea, Salamancaco Unibersitate Pontifizian Giza Psikologian lizentziatua eta Elizaren Kazetaritza Eskolan Kazetaritzan diplomatua. Informazioarekin zerikusia duten arlotan esperientzia handia dauka eta hainbat liburu argitaratu ditu gai hauen inguruan. Diskoetxe ezberdinek editatutako hamasei diska ditu, baita luzemetraietarako lau soinu banda eta telebistako saioetarako soinu bandak ere. Espainiako Arte eta Zinematografia Zientzien Akademiako kide osoa da; Madrilgo Complutense Unibersitateko Informazio Zientzietako Fakultateko ikus-entzunezkoen produkzioa ikasgaiaren irakasle ere bada. Bestalde, Menendez Pelayo eta Complutenseko uda ikastaroetan hartzen du parte.

Filmografia:

  • Che, Che, Che, Javier Aguirre (1971, musika), laburmetraia.
  • El libro del buen amor, Tomás Aznar (1974, musika eta antzezlea).
  • Caperucita y roja, Aitor Goiricelaya y Luis Revenga (1976, antzezlea).
  • La otra alcoba, Eloy de la Iglesia (1976, musika e antzezlea).
  • Libertad provisional, Roberto Bodegas (1976, musika eta antzezlea).
  • Tatuaje, Bigas Luna (1976, antzezlea).
  • Acto de posesión, Javier Aguirre (1977, antzezlea).
  • Asesinato en el Comité Central, Vicente Aranda (1982, antzezlea).
  • Corazón de papel, Roberto Bodegas (1982, antzezlea).
  • La rosa de los vientos, Patricio Guzmán (1983, productor e antzezlea).
  • La noche de la ira, Javier Elorrieta (1985, antzezlea).
  • La estanquera de Vallecas, Eloy de la Iglesia (1986, musika).
  • Puzzle, Lluis Josep Comerón (1986, antzezlea).
  • La sal de la vida, Eugenio Martín (1995, antzezlea).
  • La virtud del asesino, Roberto Bodegas (1997, antzezlea), telebistako saioa.