1951ko azaroaren 28an Donostian jaiotako txirrindulari olinpiko gipuzkoarra. 15 urterekin amateur gisa hasi zuen bere kirol ibilbidea Xey taldean eta ondoren Olsan, iraupen, errepide eta mendiko Espainiako txapeldun tituluak eskuratuz, etapa bat eta Etorkizuneko Tourrean mendiko saria irabazteaz gain, Municheko Olinpiadara joan zen Espainiako selekzioan agertzeko balio izan zioten kredentzialak, nahiz eta ez zuen bi proba hauetan parte hartu:Afizionatu mailan
egindako ibilbide oparoak talde profesional handi batean parte hartzeko aukera eman zion, Super Ser taldean. Gero, Tekaren koloreak defendatuko zituen, eta, azkenik, Moliner-Verecorenak, 1980an lehiak utzita.
Artxiboa AUÑAMENDI