Ingeniari industriala, atleta eta futbolari gipuzkoarra, 1903ko maiatzaren 8an Irunen jaioa. Irungo Real Union Clubeko kide izan zen, eta haren defentsa eskuina izan zen. Gipuzkoako Federazioa ordezkatuz, 100, 200 eta 400 metroko Espainiako Txapelketa irabazi zuen (Getxon) 1923an, 11.8, 24.0 eta 53.6 denborarekin. 4 x 400 metroko txapelduna ere izan zen. 1922an, 200 metrotan Espainiako errekorra berdindu zuen (Diego Ordoñez gipuzkoarraren 23.4 1920tik). 100 metrokoan 11.4 izan zen bere marka (1922).
Frantziar herritarraren semea (Behobie-koa), Frantziako Futbol Selekzio Nazionaleko kidea izan zen. Frantzian egin zuen lan, ingeniari gisa, armamentu fabrika batean.
Bilboko Athleticen eta Real Madrilen jokatu zuen. 1928an Frantzian finkatu zen, Racing Club-ean jokatuz, zeinarekin hainbat aldiz internazionala izan zen.
