Kimikariak

Anatol Aristegui, Jesús María

Kimikoa. 1915eko irailaren 27an Irunen jaiotako irakasle eta ikerlaria. Parisen hil zen, 1980ko azaroaren 21ean.

Donostiako Institutuan eta Miranda de Ebroko Corazonisten ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. 1933ko urria eta 1936ko ekaina bitartean Ingeniaritza kimikoa ikasi zuen Zaragozan.

Frantziar hiritar baten semea zenez, Baionara deitu zuten 1938ko urrira arte. Gero, berriro deitu zioten eta alemaniarrek preso hartu zuten 1940ko ekainean, ihes egiteko hainbat saiakera egin arren, 1945era arte preso egon behar izan zuelarik, orduan errusiarrek askatu zuten Elba ondoko zelai batean. 1946an Parisko lizentziatura amaitu zuen eta 1953an Zientzia Fisikoetan doktoretza tesia defendatu zuen.

1946 eta 1947 artean Parisko Zientzia Fakultateko begirale izan zen eta 1947 eta 1953 artean Pasteur Institutuan lan egin zuen. Urte hartako abenduan Roussel taldean hasi zen, laborategiko buru gisa. 1956ko apirilean Frantziako Kuhlmann Elkarteko zerbitzuburua izan zen eta 1961ean Reimseko Unibertsitateko Zientzia Fakultateko irakasle izendatu zuten.

"Ergadyl" defatigantearen eta beste farmazia-produktu batzuen aurkitzaile gisa ezagutarazi zen. 1971ko azaroan Ohorezko Legioaren Zaldun Gurutzea jaso zuen, bere aurkikuntza guztien aitortza gisa.

Garrantzi handiko 20 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea da.