Lekaide eta lekaimeak

AMUNÁRRIZ, José Ramón

1932an Irunen jaiotako misiolari gipuzkoarra. Ruandan lan handia egin zuen 26 urtez, Kabugako garapen poloa sustatu eta sendotuz. Bertan, tokiko garapenerako hainbat ekimen aurrera eraman zituen, Kabuga herrialde osoan eredu bihurtu dutenak, Ruandako agintari politiko eta elizgizon gorenek hala aitortuta.Ruandan

hil zen, 2002an. 2003ko martxoan, hil ostean, Irun Hiriko Urrezko Domina jaso zuen.

Artxiboa AUÑAMENDI