Abokatu, pintore, heraldista eta genealogista gipuzkoarra. 1909an jaio zen Donostian eta 1977an zendu zen Byron Bay hirian (Australia).
Eusko Ikaskuntzen Amerikako Institutuko kide eta Akten Idazkaria izan zen Buenos Airesen. Lan asko egin zituen jorratu zituen diziplina artistiko ezberdinetan, horietako asko "Julian de Alos" izengoitiarekin. Erakusketak ere egin zituen. Euskal Ejertzitoko informazio ataleko ofizial izan zen eta Artxanda Mendiko guduan larriki zauritu zuten. Hala, Frantziara eraman zuten eta bertatik Txile eta Argentinara joan zen, azkenik Australian hiltzeko.
