Gipuzkoako nortasun politikoa. Abokatua.
Euskal Alderdi Sozialista, PSOEren autonomoa, sortzearen aldeko jarrera zela eta (Miguel anaiak aukera horrekin bat egiten zuen), erradikaltzat hartu zuten alderdiaren barruan, eta utzi egin zuen Alderdi Komunistan sartzeko.
1934ko urriko errepresaliatuak defendatu zituen 1935eko Loiolako Kuartelekoa bezalako epaiketetan (Sebastian Zapirain, Victorio Vicuña, etab.) 1936ko azaroan Bilboko 2. zenbakiko epaile berezi izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Asturiasko 49. Dibisioko kapitain eta komisarioa, miliziano batzuen haserretik ezkutatu behar izan zuen -euskaldun guztiei aurpegiratzen zieten abertzaleek Santoñan amore eman izana- Gijon erori arte.
1941ean Marseillatik irten zen "Alsina" ontzian.
