Arte aplikatuak

Amas Alcíbar, José Luis

Eibarren 1933an jaiotako grabatzaile gipuzkoarra.

Alberto Vidarte eta Luis Marcanorekin egin zituen arte-ikasketak. Haren tailerrean sartu zen grabatzaile gisa, non batez ere arma labur eta luzeak grabatzen baitziren. Geroago, Ignacio Ugartechea arma fabrikan, Unión Armeran eta, azkenik, Aguirre y Aranzabalen (AYA) lan egin zuen. Bere espezialitatea armak eta komertzializatu gabeko objektu txikiak grabatzea izan da.

  • LARRAÑAGA, Ramiro; Alustiza, Nerea. Eibarren grabatutakoa. Gure grabatzaileak, Eibarko Udala, 1996.