Zuzendariak

Amantegui, Miguel

Zuzendari gipuzkoarra. Solfeoko lehen klaseak jaso zituen Maria Pilar Etxebesterekin, eta 1966an Irungo Ametsa Abesbatzan sartu zen baritono gisa; hari buru izatera iritsi zen, eta, ondoren, zuzendari. Kargu horretan zegoela, sari bat lortu zuen Hagako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan, 1975ean. Halaber, Donostiako Donosti Ereski abesbatza zuzendu zuen hamabi urtez, eta talde horrekin arrakastak lortzen jarraitu zuen, bai eta hainbat sari lortu ere lehiaketetan, hala nola Tourseko Nazioarteko Lehiaketan eta Tolosako Abesbatza Lehiaketan. Gainera, Donostiako Kontserbatorioko abesbatzaren sortzailea izan zen. Tronpeta zale amorratua, 1989ko irailean Radio Televisión Españolako abesbatza zuzentzen hasi zen, nahiz eta 1990ean, formazio horretan zeuden arazoen ondorioz, bere postua utzi eta Donostiako Kontserbatorioko Zuzendaritza eta Abesbatza Katedrara itzuli behar izan zuen.

  • [S.n]. (1989ko uztailaren 8a). Miguel Amantegui, partiturak esku artean. Diario Vasco, Uda, 1. orr.
  • [S.n]. (1989ko urriaren 1a). Lau zuzendari. Diario Vasco, p. 97.
  • [S.n]. (1990eko azaroaren 19a). Miguel Amantegui Donostiako Kontserbatorioko bere gelara itzuli da. Egin, p. 50.